viernes, 19 de diciembre de 2014

AZKEN HAUSNARKETA

Lauhilabeteko ikasgai honi amaiera emateko, denbora honetan zehar bizi eta sentitu dudanari buruzko  hausnarketa batekin hutsiko zaituztet.

Kurtsoaren lehen zati hau hasi genuean, galduta aurkitu nintzen. Ni ez naiz oso informatika zalea eta teknologiarekin nire frustrazioak eta estresak bizita ditut. Hasieran, irakasleak kurtsoan zehar egin beharrekoa libreki planteatzea ondo iruditu zitzaidan ikasteko modu egokia iruditzen baitzait. Honek, bakoitzari trasteatzeko aukera gehiago ematen dizkio gauza berriak ezagutuz.

Hala ere, planteamendu honek, galduta egotera bideratu ninduen pixka bat, benetan ikasgai honetako nire lana zein zen ulertzen ez nuelako.

Baina denbora pasa ahala, konturatu nahiz azkenean gauza asko egiteko gai izan naizela. Hasieran pentsatzen ez nuena, ikasgai honen amaieran egitea lortu dut. Asko trasteatu behar izan dut bai bloga eta bai taldeko lana gauzatzeko baina honek hainbat baliabide ezagutzea izan du ondorio gisa.

Irakasgai honen helburua, hainbat eta baliabide gehiago ezagutzea izan da. Etorkizun batean, baliabide hauek ezagututa hezkuntzan sartzeko edo ez sartzeko aukera ematen digu, ikusiz lortu nahi ditugun helburuak betetzeko baliabide hauek egokiak badiren edo ez. Eta nire ustez, helburu hau lortu dut.

Bestalde, zailtasunak muga bat izango zirela uste nuen baina zailtasun hauek baliabideak gehiago ezagutzeko edo beste baliabide batzuk ezagutzeko aukera eman dit. Beraz, zailtasun hauek azkenean positibotzat hartu ditut.

Laburbilduz, nahiz eta hasiera batean zailtasunak izan, zailtasun hauek ezagutzak bereganatzera eraman nau; nuen helburua betetzera bideratu nauena: hainbat baliabide ezagutzea  etorkizun batean hezkuntzan erabiltzeko edo ez erabiltzeko erabakitzeko gaitasuna garatuz.


abenduak 18 SAIO PRAKTIKOA


Azken saio teoriko honetan, falta ziren aurkezpenak entzun ditugu. Gaurko aurkezpenak ariketen lotura izan dute. Lehenik eta behin, ikt ei buruzko ariketa bi egin ditugu, gurutzegrama bat eta hutsuneak betetzeko beste ariketa bat egin behar izan dugularik. Ondoren, beste talde batek, wpp ekin lotura eginez, power point bat egitea eskatu die klaseko lau kideei.

Aurkezpenak egin ondoren, gimnasiora joan gara. Bertan, taldeka jarri eta talde bakoitzak autoebaluazio bat egin behar izan du bere taldekideak baloratuz.

 Autoebaluazioa egin ondoren,  Paolo Freireren bideo bat ikusiko genuen baina arazoak direla eta ezin izan dugu bideoa ikusi. Klaseari amaiera emateko, autoritateak duen garrantziari buruz hitz egin eta gero, IKT ikasgaiari buruzko debate txiki bat ireki genuen batzuk haien kexak, iritziak, usteak eta abar adieraziz.

jueves, 18 de diciembre de 2014

abenduak 18 SAIO TEORIKOA



Gaur azken saio teorikoa da. Klasearekin hasteko, gure taldeak pasadan astean aurkezpena egin ez zuenez, gure sites a aurkeztu dugu gaur. Aurkezpen honetan, gure sites-a nola egin dugun eta nola dagoen antolatuta azaldu dugu dituen atal ezberdinak azalduz. Aurkezpen honekin, klaseak, lauhilabete honetan talde moduan egin dugun lana ikusi ahal izan du.

Aurkezpena egin ondore, gaurko zen lana entregatu eta bi bideo ikusi ditugu Hezkuntzan IKT-ak zuten garrantziari buruz hitz egiten zutenak.

 Horietako bat, Juana Sanchorena zen (Bartzelonako irakasle batena). Bideo honen izenburua "Respuestas para pensar" da eta IKT eei, eskolak dituzten material anitzei eta honi benetan atera daitekeen probetzua ez ateratzeari buruz hitz egiten du.

Hau da ikusi dugun bideoa:





viernes, 12 de diciembre de 2014

abenduak 12 SAIO PRAKTIKOA

 
Gaurko klase praktikoarekin hasteko, irakasleak datorren asterako egin beharreko lana azaldu digu. Saio teorikoko autoebaluazio eta koebaluazioa egin behar ditugu eta baita talde guztien aurkezpenaren ebaluaketa ere.

Ondoren, nire taldeak,  sites-eko baliabideen atala azaldu dugu eta hauek erabili ditugunean izan ditugun zailtasun eta erraztasnak baita ere. Horretaz aparte jendeari baliabide hauetariko batzuk nola erabiltzen diren azaldu diegu eta hauek azaltzen genituen heinean galderak egin dituzte. Azkenean, denen artean, baliabide ezberdinei buruz gehiago jakitea lortu dugu.
Honetaz gain, irakasleak bideo pisutxuei buruzko galdera bat egin du, bideo pisutxu hauek arazoak ematen dituztelako plataformetara igo nahi ditugunean. Bideo pisutxu hauei pisua kentzeko programak daudela atera da klasean eta hoien bitartez, nahi dugun bideoei pisua kenduz, nahi dugun plataformara igo dezakegu.

Hemen, bideoei pisua nola kentzen den erakusten duen bideo batekin uzten dizuet:



jueves, 11 de diciembre de 2014

abenduak 11 SAIO PRAKTIKOA


Gaurko klase praktikoan, hainbat taldeen aurkezpenak izan ditugu.

Lehenengo aurkezpena, dokumentatzaile talde baten aurkezpena izan da. Hauek, galderak planteatu dituzte dokumentatzaileen lanari buruz, ikusteko batez ere dokumentatzaileen lana egin ez dutenak, nola egingo luketen dokumentatzaileen lana.
Bigarren taldeak, bere Sites-a erakutsi digu eta ondoren wpp bidezko ariketa bat azaldu digute. Hala ere ariketa hau beste egun baterako uzti dugu.

Azken taldearen aurkezpena egiteko, gimnasiora joan gara. Bertan talde honek, haiek egindako teknografiak erakutsi dizkigute. Nik hasiera batean ez nekien zer zen teknografia bat baina haien azalpena entzun ondoren, teknografia bat egitea zer den ikasi dut. Aurkezpena egin duten kide hauek, haien teknografiak erakutsi dizkigute, zergaitik izan nahi duten irakasleak azalduz.
Bideoak jarri onderen, taldekide batek bideo baten muntaia nola egiten den azaldu digu MAGIX bideo programaren bidez

Azkeik esan beharra daukat, oso politak iruditu zaizkidala teknografia hauek etaukat niri ere gustatuko litzaidake noizbait horrelako lan bat egitea.









abenduak 11 SAIO TEORIKOA

Gaur, dauden hiru dokumentatzaile taldeetatik, hiruk egin dute aurkezpena, gure taldeak datorren astean egin beharko duelarik.

Aurkezpen hauek bakoitzak egin duen Sites ari buruzkoa izan da. Dokumentatzaileoi egokitu zaigun lana, Site bat egitea izan da, dokumentatu behar genituen taldeen lana bertara igoz. Beraz gaurko aurkezpenak Site horiek erakustean oinarritu da.
Talde bakoitzak, bere Sites a erakutsi digu: nola osatu duen, jarraitutako pausuak, egokitu zaizkien taldeak...

Sites -a erakutsiz aparte, prozezuan zehar izan dituzten zailtasunak ere aipatu dituzte eta gure taldea identifikatuta sentitu da talde hauek esandakoarekin guk ere mota horretako zailtasunak izan ditugulako dokumentatzailearen lana betetzerako prozesuan.

jueves, 4 de diciembre de 2014

abenduak 4 SAIO PRAKTIKOA

Aste hau, (abenduaren 1etik abenduaren 5era doan astea) Modulo Asteari dagokio non bideoa grabatzeko eta entregatu beharreko txostena egiteko denbora izango dugun. Hala ere, aurreko barikuan esan bezala, gaur IKT ko saio praktikoa egin dugu gure Sites a klasean egiteko azken saioa baita. irakasleare sites a ikusi. ikasleen blogak ikusi. Zer da RSS? WEB 1.0 GU JOAN BEHAR GINEN INFORMAZIORA, WEB 2.0 INFORMAZIOA EKARRI GUREGANA RSS EN BIDEZ HAU DA NI INFORMAZIORA JOAN BEHARREAN INFORMAZIOA NIGANA DATOR. Blog pertsonaletan RSS a sortu. Nire kasuan Kilikatik hartu dut rss a.
Rss bat zure blogean nola txertatzen den jakiteko tutorial batekin uzten dizuet.