viernes, 17 de octubre de 2014

Urriak 16 SAIO PRAKTIKOA

Gaur, lehen saio praktikoa izan da eta ordenagailuak lehen aldiz erabili ditugu.  Lehen saioa izan denez, irakasleak ikasturtearen hasiera honetan egingo duguna azaldu digu. Kasu honeta, bloga landuko dugu. Bloga lantzeko, bi blog mota egingo ditugu, bata bakarka eta bestea 4 ko taldeetan.


Blog bat zer den badakigu, baina ez dakigu nola egiten den, beraz, blog desberdinak ikusten aritu gara klasean. Hainbat blog ikusi ditugu, irakaslearena, pasadan urteko ikasleena, Mundakako Eskolako bloga...

Blogak begiratu ondoren, denek ideia orokor bat hartu dugu gutxi gora behera nolakoa nahi dugun gure bloga izateari buruz. Ondoren, banaka, blog-ekin dugun esperientzia eta hasiera honetan blogei buruz uste duguna esan dugu altuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario