viernes, 28 de noviembre de 2014

azaroak 28 SAIO PRAKTIKOA

Gaur ez dugu IKT ren klaserik izan Graduazioa dela eta. Hala ere, klase ordu hau ez dugu galduko datorren asteko ostegunean egingo baitugu saio hau. Logikoena, egun hau galtzea izango litzateke baina gure sites a klasean egiteko azken eguna denez, beharrezkoa ikusten dugu saio hau ematea ditugun zalantzak argitzeko.

jueves, 27 de noviembre de 2014

azaroak 27 SAIO PRAKTIKOA

Gaurko klasearekin hasteko, irakasleak 2 gauzatxo azaldu dizkigu. Lehenik eta behin, dokumentatzaileak garenoi, gure sitesean dokumentatzen ditugun ikasle guztien blogen URL-a bakoitzaren izenarekin lotuta jarri behar dugula gogorarazi digu, bakoitzaren blogak ikusteko erreztasuna izan dezan. Bestalde, gure sites bakoitzaren helbidea bidaltzeko eskatu digu bere emailera. Gauzatxo bi hauek azaldu ostean, lan egiteko denbora eman digu.

Gaur gure taldeak, glogsterrarekin jarraitzea nahi izan du baina arazoak izan ditugunez, azkenean Prezi bat egitea pentsatu dugu. Prezi honetan talde batek egindako lana jarri dugu gure ondorio propioak ateraz. Bestalde, movie maker bat ere egiten ibili gara,  aurkezpenekin bildutako argazkiekin bideo bidezko aurkezpen bat egin nahi dugularik.





Hau da gure taldeak egin duen Preziaren emaitza:




azaroak 27 SAIO TEORIKOA

Gaurko klase honetan, dokumentatzaileak ez diren azken taldeek aurkezpena egin dute. Aukezpen hauek, aurreko aurkezpenak bezala, egokitu zaien lanari buruzkoa izan da.
 
Aukezpen hauetan landutako gaiak antzekoak izan dira. Aurkezteko era eta erabilitako baliabideak orde ez. Talde batzuk, aurkezpena egiteko bideoetaz baliatu dira musika eta haien ahotsak bideoan sartuz. Beste batzuk, Powtoon programa erabili dute. Programa honen bitartez, azalpenak marrazkien bidezko bideoak egiten dira.
 
Beste talde batek, Emaze programa erabili du. Programa hau, bai niretzako eta bai klasekideen gehienontzako berria izan da eta interesgarria iruditu zait aurkezpena batez ere aurkezteko beste baliabide bat ezagutu dudalako. Emaze aurkezpenetan klaseko aurkezpenetan  inoiz ikusitako beste programa da. Bertan, power pointarekin landu daitekeen bezalako lana egin dute, ikas-kide guztien ahotsekin lagunduta.
 
 
 
 

 

viernes, 21 de noviembre de 2014

azaroak 21 SAIO PRAKTIKOA

Klasearekin hasteko, hausnarketa txiki batekin hasi gara autobusak direla eta, klase amaieran geratzen diren ikasle kopuru baxuari buruzkoa. "Nik hartzen ditudan erabakiak, taldean eragina du". Hau da, ni klasetik joaten banaiz, bai irakasleari eta bai beste ikaskideei errespetu falta erakusten ari naiz, finkatuta dagoen ordutegia bete behar dudalako.  Hala ere, nire ustez, klasetik joatearen ardura bakoitzarena da bakoitzak jakin behar duelako bere buruarekin zer egin nahi duen. Taldeko lana egiten ari bada eta autobusera badoa, lan hori etxean egin beharko du. Beraz, nire ikuspuntutik, pertsona horrek bere lana txukun betetzen  badu ez dut arazorik ikusten 10-15 minutu arinago irtetzea gero 45 minutu autobusari itxaroten ez egoteko.


Hausnarketa hau egin ondoren, bideo bat ikusi dugu. Bideo honek "Sugata Mitra y sus nuevos experimentos en autoaprendizaje" du izena. Bideo honetan, Sugata Mitrak egindako ikerketa proiektuak ikusi ditugu. Honek Indian hasi zuen ikerketa kalean horma batean ordenagailu bat jarriz. Deigarria egin zait ikustea umeak interneten nabigatzen bakarrik ikasi dezaketela nahiz eta ordenagailu bat zer den ez ezagutu. Gainera, egindako esperimentu baten ingelesa ez zekiten ume batzuei inglesez zegoen ordenagailu bat utzi eta hauek denbora pasatuz ordenagailua erabiltzen ikasi ez ezik ingelesa ikasi zutela  konturatu zen. Bestalde, Sugata Mitral komentatu duen beste gauza bat egin zait kuriosoa "Hay que admirar a los niños todo el rato (Metodo de la Abuela)" honekin gela bateko notak igotzea lortu zuten, umeen motibazioa igo baitzen.

Bideo honetatik ondorio batzuk atera ditzaket. Umeei benetan gustatzen zaiena, nahiz eta inork azaldu ez, beraiek duten interesarekin azkenean gauzak erabiltzen ikasten dutela. Eta bestetik taldeka bakarrik baino gehiago ikasten dutela emaitzak konparatu eta eztabaidatu ditzaketelako.


 
 
 

jueves, 20 de noviembre de 2014

azaroak 20 SAIO PRAKTIKOA


Gaurko praktika berezia izan da teoría orduan gure taldeak dokumentatzea egokitu zaigulako beraz saio honetan teorian bildutakoa gure Sites ean idatzi dugu. Teoria orduan, argazkiak atera, bideoa grabatu eta ikaskideen jarrerari buruzko apunteak hartu ditugu, teorian egindako lana Sites ean erreflejatuta geratu delarik. Bestalde, talde batzuek bere lanak pasatu dizkigute eta talde baten Glogster bat egiten hasi gara. Programa hau niretzako berria zen eta hasieran kostatu egin zait erabiltzea. Hala ere, trasteatzen ibili ondoren programa hau pixka bat erabiltzen ikasi dut.

Argazkian klikatuz, glogster bat nola egiten den erakusten dizuen bideo batera joango zarete:


https://www.youtube.com/watch?v=ubQC8_ENcQk

azaroak 20 SAIO TEORIKOA

Gaurko saio teorikoarekin hasteko aurkezpenak izan ditugu. Gaur 7 taldek bere lana aurkeztu dute, gu 4 talderen dokumentatzaileak izan garelarik. Aurkezpen hauetan, hainbat gai landu dira: Gizarte Pantaila-Anitza, Gaitasun Mapa, Zer da Web 2.0?, Konpetentzia digitala eta informazioa eskolan...
Aurkezpen hauetan, hainbat motatako aurkezpenak ikusi ditugu, Power-Point , bideo eta Prezi bidezkoa. Egia esan aurkezpenik interesgarrienak bideo bidezko aurkezpenak iruditu zaizkit, zerbait berria izateaz aparte oso bisuala baita.
Dokumentatzaileak izan garenez, egokitzen zaizkigun taldeen azalpenak aztertu behar izan ditugu aurkezpena eta jendearen jarrera kontuan hartuz. Gainera, talde bakoitzari bideo eta argazkiak atera dizkiogu gure sites ean jartzeko helburuarekin.



miércoles, 19 de noviembre de 2014

GIZARTEAK FINKATUTAKOA JARRAITZEA


Gaur, arteko saio teorikoan Ex-E.T. bideoa ikusi dugu eta oso interesgarria iruditu zait.Bideo honek erakusten du, gizarteak lege eta bizitzeko era batzuk finkatzen dituela; denak finkatutako horri hobedituz. Hala ere, finkatutako hori jarraitzen ez badugu, arrarotzat hartuko digute eta ez digute gizarte horretan onartuko. Ex-E.T. bideoan, denak orden bat jarraitzen dutela ikusten da bai koloreekiko eta bai ekintzekiko. Baina orden hau jarraitzen ez duen ume bat dago, ume hau beraien planetatik bota eta gure planeta lurrera bidaltzen dutelarik.




lunes, 17 de noviembre de 2014

AUTISMOA

 
Gaur, komunikazioko klasean, lan bat egiteko gai bat aukeratu behar izan dugu. Gai hau autismoa da. Autismoa aukeratu dugu uste dugulako etorkizun batean honelako ume batekin aurki gaitezkeela eta beraz lan hau baliagarria izango zaigu. Ume autistei buruz zerbait jakin nahi baduzue hemen  bideo txiki bat jartzen dizuet:

viernes, 14 de noviembre de 2014

AUTOBUS ISTRIPUA UPVn

Gaur istripu bat egon da Leioako Unibertsitatean, autobus bat Bellas Arteseko fakultadearen kontra joan delarik. Antza denez, autobus gidariak autobusa deskonektatzean, eskuko frenoa ere deskonektatu da, autobusa aldatz behera kontrol barik joanez.
Autobus honek, aldatz behera zihoala, aurreko autobusari eman eta argiaren zutabe bat bota du Bellas Arteseko eskaileretan amaitu baino lehen.
Gehiago jakiteko klikatu hemen: Autobus istripua UPVn 


azaroak 14 SAIO PRAKTIKOA

Atzoko sarreran adierazi dudan bezala, gure Sites a antolatzen hasi gara atal ezberdinak garatuz. Gaur, atzo amaitu gabe utzi genuena amaitu eta lan berriarekin hasi gara.
Klasearekin hasteko, dokumentatu behar ditugun taldeei argazkiak ateratzen joan gara Sites ean jartzeko intentzioarekin. Hala ere, beste klasera joatean, bertako irakasleak ez digu sartzen utzi eta gaur egitea pentsatuta geneukana zapustu egin digu.
 
Bestalde, baliabideei buruz hitz egitean, glogster bat egitea erabaki dugu. Programa hau, gure taldekide batek ezagutzen du eta honelako bat egitea egitea interesgarria izango zela esan digu.
 
Horretarako irakaslearekin hitz egin dugu gure ideiari buruz eta ondo iruditu zaio programa hau guk erabiltzea. Glogsterrean kontu bat egin dugu eta konturatu gara 7 eguneko epea besterik ematen ez digula. Hala ere, hurrengo egunean hasiko gara erabiltzen.
 

jueves, 13 de noviembre de 2014

azaroak 13 SAIO PRAKTIKOA



Gaurko saioan ere, Sites arekin jarraitu dugu. Saio teorikoan taldeekin pixka bat hitz egin dugu eta lana egiten ari direla etb. komentatu digute. Beraz, gaur gure sites aren atal ezberdinak garatzen hasi gara pentsatuz nola antolatuko dugun Site a etb.

Oraindik, dokumentatu behar ditugun taldeen lanik ez dugunez beste puntuak garatzera pasatu gara: nortzuk garen, orrialde nagusiaren sarrera, zeintzuk diren erabiliko ditugun baliabideak....



azaroak 13 SAIO TEORIKOA


Gaurko klasean, lehenengo 5 behatzaile taldeek aurkezpena egin dute. Aurkezpen hauetan, talde bakoitzak gai bat landu du, gai hau egokitutako testuetik hartuz. Aurkeztu den lehen gaia, teknologiak gizartean eta eskoletan dituen abantailak izan da. Aurkezpena egin duen bigarren taldeak informazioaren eta teknologiaren gizarteari buruz hitz egin du. Gizarteak komunikazioz beteta dagoela eta horretarako tresna garrantzitsuena teknologia dela azaldu dute. Hirugarren taldeak gai beraz hitz egin du.  Laugarren taldeak, Web 2.0ri buruzko aurkezpena egin du eta azkenengo taldekoek ikaskuntza dialogikoen gaia landu dute.


viernes, 7 de noviembre de 2014

MODULO ASTEA

Modulo astea, azaroaren 3 tik 7 rainoko iraupena izan duen astea izan da. Aste honetan, talde lanean aritu gara beraz ez da klase teoriko ez praktikorik egon. Hala ere, atzo (azaroaren 6 a,osteguna) modulo lanari buruzko azalpena izan genuen, Alaitzen (IKT ko irakaslea) eta Miriamen (Arteko irakaslea) eskutik. Azalpen hau moduloan egin beharreko bideoari buruzkoa izan da, zer grabatu eta grabatzeko aholkuak azalduz.

jueves, 6 de noviembre de 2014

SANTA KATALINAKO ERMITA

Bart gauean, Mundakako Santa Katalinako ermita. ri  tximista batek eman zion, goikaldean zuen kanpaia lurrera botaz. Honetaz aparte, teilatua ere apurtuta geratu da.