jueves, 20 de noviembre de 2014

azaroak 20 SAIO TEORIKOA

Gaurko saio teorikoarekin hasteko aurkezpenak izan ditugu. Gaur 7 taldek bere lana aurkeztu dute, gu 4 talderen dokumentatzaileak izan garelarik. Aurkezpen hauetan, hainbat gai landu dira: Gizarte Pantaila-Anitza, Gaitasun Mapa, Zer da Web 2.0?, Konpetentzia digitala eta informazioa eskolan...
Aurkezpen hauetan, hainbat motatako aurkezpenak ikusi ditugu, Power-Point , bideo eta Prezi bidezkoa. Egia esan aurkezpenik interesgarrienak bideo bidezko aurkezpenak iruditu zaizkit, zerbait berria izateaz aparte oso bisuala baita.
Dokumentatzaileak izan garenez, egokitzen zaizkigun taldeen azalpenak aztertu behar izan ditugu aurkezpena eta jendearen jarrera kontuan hartuz. Gainera, talde bakoitzari bideo eta argazkiak atera dizkiogu gure sites ean jartzeko helburuarekin.



No hay comentarios:

Publicar un comentario