viernes, 21 de noviembre de 2014

azaroak 21 SAIO PRAKTIKOA

Klasearekin hasteko, hausnarketa txiki batekin hasi gara autobusak direla eta, klase amaieran geratzen diren ikasle kopuru baxuari buruzkoa. "Nik hartzen ditudan erabakiak, taldean eragina du". Hau da, ni klasetik joaten banaiz, bai irakasleari eta bai beste ikaskideei errespetu falta erakusten ari naiz, finkatuta dagoen ordutegia bete behar dudalako.  Hala ere, nire ustez, klasetik joatearen ardura bakoitzarena da bakoitzak jakin behar duelako bere buruarekin zer egin nahi duen. Taldeko lana egiten ari bada eta autobusera badoa, lan hori etxean egin beharko du. Beraz, nire ikuspuntutik, pertsona horrek bere lana txukun betetzen  badu ez dut arazorik ikusten 10-15 minutu arinago irtetzea gero 45 minutu autobusari itxaroten ez egoteko.


Hausnarketa hau egin ondoren, bideo bat ikusi dugu. Bideo honek "Sugata Mitra y sus nuevos experimentos en autoaprendizaje" du izena. Bideo honetan, Sugata Mitrak egindako ikerketa proiektuak ikusi ditugu. Honek Indian hasi zuen ikerketa kalean horma batean ordenagailu bat jarriz. Deigarria egin zait ikustea umeak interneten nabigatzen bakarrik ikasi dezaketela nahiz eta ordenagailu bat zer den ez ezagutu. Gainera, egindako esperimentu baten ingelesa ez zekiten ume batzuei inglesez zegoen ordenagailu bat utzi eta hauek denbora pasatuz ordenagailua erabiltzen ikasi ez ezik ingelesa ikasi zutela  konturatu zen. Bestalde, Sugata Mitral komentatu duen beste gauza bat egin zait kuriosoa "Hay que admirar a los niños todo el rato (Metodo de la Abuela)" honekin gela bateko notak igotzea lortu zuten, umeen motibazioa igo baitzen.

Bideo honetatik ondorio batzuk atera ditzaket. Umeei benetan gustatzen zaiena, nahiz eta inork azaldu ez, beraiek duten interesarekin azkenean gauzak erabiltzen ikasten dutela. Eta bestetik taldeka bakarrik baino gehiago ikasten dutela emaitzak konparatu eta eztabaidatu ditzaketelako.


 
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario