viernes, 19 de diciembre de 2014

abenduak 18 SAIO PRAKTIKOA


Azken saio teoriko honetan, falta ziren aurkezpenak entzun ditugu. Gaurko aurkezpenak ariketen lotura izan dute. Lehenik eta behin, ikt ei buruzko ariketa bi egin ditugu, gurutzegrama bat eta hutsuneak betetzeko beste ariketa bat egin behar izan dugularik. Ondoren, beste talde batek, wpp ekin lotura eginez, power point bat egitea eskatu die klaseko lau kideei.

Aurkezpenak egin ondoren, gimnasiora joan gara. Bertan, taldeka jarri eta talde bakoitzak autoebaluazio bat egin behar izan du bere taldekideak baloratuz.

 Autoebaluazioa egin ondoren,  Paolo Freireren bideo bat ikusiko genuen baina arazoak direla eta ezin izan dugu bideoa ikusi. Klaseari amaiera emateko, autoritateak duen garrantziari buruz hitz egin eta gero, IKT ikasgaiari buruzko debate txiki bat ireki genuen batzuk haien kexak, iritziak, usteak eta abar adieraziz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario