viernes, 14 de noviembre de 2014

azaroak 14 SAIO PRAKTIKOA

Atzoko sarreran adierazi dudan bezala, gure Sites a antolatzen hasi gara atal ezberdinak garatuz. Gaur, atzo amaitu gabe utzi genuena amaitu eta lan berriarekin hasi gara.
Klasearekin hasteko, dokumentatu behar ditugun taldeei argazkiak ateratzen joan gara Sites ean jartzeko intentzioarekin. Hala ere, beste klasera joatean, bertako irakasleak ez digu sartzen utzi eta gaur egitea pentsatuta geneukana zapustu egin digu.
 
Bestalde, baliabideei buruz hitz egitean, glogster bat egitea erabaki dugu. Programa hau, gure taldekide batek ezagutzen du eta honelako bat egitea egitea interesgarria izango zela esan digu.
 
Horretarako irakaslearekin hitz egin dugu gure ideiari buruz eta ondo iruditu zaio programa hau guk erabiltzea. Glogsterrean kontu bat egin dugu eta konturatu gara 7 eguneko epea besterik ematen ez digula. Hala ere, hurrengo egunean hasiko gara erabiltzen.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario