viernes, 19 de diciembre de 2014

AZKEN HAUSNARKETA

Lauhilabeteko ikasgai honi amaiera emateko, denbora honetan zehar bizi eta sentitu dudanari buruzko  hausnarketa batekin hutsiko zaituztet.

Kurtsoaren lehen zati hau hasi genuean, galduta aurkitu nintzen. Ni ez naiz oso informatika zalea eta teknologiarekin nire frustrazioak eta estresak bizita ditut. Hasieran, irakasleak kurtsoan zehar egin beharrekoa libreki planteatzea ondo iruditu zitzaidan ikasteko modu egokia iruditzen baitzait. Honek, bakoitzari trasteatzeko aukera gehiago ematen dizkio gauza berriak ezagutuz.

Hala ere, planteamendu honek, galduta egotera bideratu ninduen pixka bat, benetan ikasgai honetako nire lana zein zen ulertzen ez nuelako.

Baina denbora pasa ahala, konturatu nahiz azkenean gauza asko egiteko gai izan naizela. Hasieran pentsatzen ez nuena, ikasgai honen amaieran egitea lortu dut. Asko trasteatu behar izan dut bai bloga eta bai taldeko lana gauzatzeko baina honek hainbat baliabide ezagutzea izan du ondorio gisa.

Irakasgai honen helburua, hainbat eta baliabide gehiago ezagutzea izan da. Etorkizun batean, baliabide hauek ezagututa hezkuntzan sartzeko edo ez sartzeko aukera ematen digu, ikusiz lortu nahi ditugun helburuak betetzeko baliabide hauek egokiak badiren edo ez. Eta nire ustez, helburu hau lortu dut.

Bestalde, zailtasunak muga bat izango zirela uste nuen baina zailtasun hauek baliabideak gehiago ezagutzeko edo beste baliabide batzuk ezagutzeko aukera eman dit. Beraz, zailtasun hauek azkenean positibotzat hartu ditut.

Laburbilduz, nahiz eta hasiera batean zailtasunak izan, zailtasun hauek ezagutzak bereganatzera eraman nau; nuen helburua betetzera bideratu nauena: hainbat baliabide ezagutzea  etorkizun batean hezkuntzan erabiltzeko edo ez erabiltzeko erabakitzeko gaitasuna garatuz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario