viernes, 31 de octubre de 2014

Urriak 31 SAIO PRAKTIKOA

Gaur, atzo sortutako taldeko sites arekin jarraitu dugu. Atzo apainketa istorioekin ibili ginelez, gaur sites a antolatzea suertatu zaigu. Gure menpean lau talde ditugunez, taldeen karpeta bat sortu dugu, karpeta honen barruan beste lau karpeta sortuz (talde bakoitzarentzako karpeta bat). Talde bakoitzaren karpetetan, taldean dauden partaideen izenak idatzi ditugu gure sitesean egin beharreko behaketak idazteko espazioa antolatuz.


Ondoren,  beste sites batzuk eta bideoak  ikusten  ibili gara ideiak hartzeko eta gauzak nola egiten diren ikasteko oraindik ez dakigulako sites a nola erabiltzen ez antolatzen den.


Sites arekin egin beharrekoa egitean, gure blog ean ibiltzeko astia izan dugu, gaurko hausnarketa idatziz eta bloga hobeto jarriz.


Urriak 30 SAIO PRAKTIKOA

Taldeka jartzen garen lehen eguna da eta gaur gure lanarekin hasiko gara. Gure lana dokumentatzaileen lana egitea izango da besteen lanaen jarraipena aztertuko dugularik.
Azterketa hau, site baten bidez erreflejatu beharko dugu beraz, gaur taldeko gmaila eta honekin taldeko sitea sortu dugu. Site honek guk gauzatuko dugun lanaren izena dauka, hau da, dokumentatzaileak.

Site hau sortu ondoren, sitea apaintzen ibili gara, fondoa, letra mota etb jarriz. Pixka bat apaindu ondoren, taldeko lana txertatu dugu gure taldearen aurkezpen bat eginez. Ondoren, klasekide batzuek denen aurrean bere blogak erakutsi dizkigute, beraiek orainarte egin duten lana erakutsiz.
Bestalde, klasea ematen geundela, txirrina entzun dugu. Txirrin hau, sutearen simulakroarena izan da denak klasetik atera behar izan garelarik.

jueves, 30 de octubre de 2014

Urriak 30 SAIO TEORIKOA

Gaurko teoriako klasearekin hasteko, bideo bat ikusi dugu "visiones disruptivas de la educación" izenekoa. Bideo honetan  hainbat aspektu agertu dira.
  • Boterea
  • Ikusezintasuna
  • Espazioa
  • Informazioa
  • Ezagutza
Bideoa ikusi ondoren, denok begiak itxi eta irakasleak irakurketa bat landu zuen guk berak esandakoa imaginatuz.

Hau egin ondoren, taldeko lana zertan deritzon azaldu zigun eta denak taldeka jarri ginen. Talde bakoitzak lehen lauhilabete honetan lan bat izango du, guri dokumentatzaileak izatea egokitu zaigu beste talde batzuen lana aztertuko dugularik. Taldean geundela, beste urte batzuetako dokumentatzaileen lana ikusten aritu ginen eredu moduan izateko.

viernes, 24 de octubre de 2014

Urriak 24 SAIO PRAKTIKOA

Gaurko klasearekin hasteko, e gelan talde lana egiteko antolatutako zerrenda dagoela azaldu digu irakasleak. Taldeak zerrendaren arabera antolatu dira (talde bakoitzen 4 kide) eta  lan praktiko zein teorikoa egiteko izango da.

Talde bakoitzak dituen partaideak erakutsi ondoren, hainbat blog erakutsi dizkigu guk blog hauek erreferentzia moduan izateko. Erakutsitako blog en izenak, besteak beste:  XARXATIC, HAURRAK 2.0...

jueves, 23 de octubre de 2014

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Landu beharreko lehen lan honetan, testuaren gogoeta bat idatzi, bi galdera proposatu  eta bost hitz gako indentifikatu behar izan dugu. Testua, gizartearen aurrerapenei buruzkoa  da,bai  teknologia aldetik eta baita hezkuntza aldetik ere.

Gogoeta:

Testuak dioenez, gizartea asko aurreratu da teknologiaren mundu honetan, hezkuntza aldetik ordea ez horrenbeste. Teknologia geroz eta aurrerago doan einean, hezkuntza atzean geratzen ari da inguratzen gaituen mundura egokitzeko geroz eta zailtasun handiagoak izanez. Zailtasun hauek gainera arazo bat dira hezkuntzaren bidez umeak gizarteratzeko orduan.

Galderak:

Gaur egungo gizartea teknologiaz inguratuta bizi bada, zer dela eta ez zaio hezkuntzan teknologiari eman behar zaion garrantzia ematen?

Zergaitik jarraitzen du gaur egungo gizarteak, aurreko belaunaldiko hezkuntza metodologiarekin?

5 hitz gako:
  1.  IKT
  2. Eskola
  3. Teknologia
  4.  Hezkuntza
  5. Web 2.0



Urriak 23 SAIO TEORIKOA eta SAIO PRAKTIKOA

Gaur LOMCE -ren inguruko greba egon denez ez naiz klasera joan. Greba hau Ikasle Sindikatuak konbokatutako greba orokorra da urriak 21, 22 eta 23. egunetan. Greba honi buruzko informazioa jasotzeko egin klik hemen: Urriak 21,22 eta 23. eguneko greba orokorra.

domingo, 19 de octubre de 2014

Urriak 17 SAIO PRAKTIKOA

Blog-ak zer diren ikusi ondoren, gaur gure bloga sortzen hasi gara. Guk, "blogger" programa erabiliko dugu hau sortzeko. Bloggerren sartu eta bakoitza bere bloga egiten hasi da, nahi duen izenburua, egitura etb. jarriz.

Denek gure bloga sortu dugunean, blogaren erabilera azaldu digu irakasleak. Zer den sarrera bat ( idatzitakoa publikatzen da eta hemen etiketak jarri ditzakezu. Gainera, idazterakoan automatikoki data agertuko da, sarrera berriena blogaren goiko aldean geratuz), zer orrialde bat (sarreraren antzekoa da baina hemen ezin daitezke etiketak jarri eta data bakoitzak idatzi behar du.


 Honetaz aparte idazten zoazen einean publikazio zaharrenak ez dira beherantz joaten), nola antolatzen den informazioa (dataren bidez edo etiketen bidez) , zertarako balio duen etiketa bat (sarrerak modu ordenatuan antolatzeko), zer den esteka bat (web orrialde bat zure bloguean jartzeko aukera ematen du orrialde horretara blogetik zuzenean joateko) ...

Azalpena ematerakoan, frogak egiten ibili gara, ikasteko hoberena bakoitzak egitea baita. Frogak egiten ibili ondoren, irakasleak azalpen txiki bat eta emandako klaseen hausnarketa bat idazteko eskatu digu. Klaseen hausnarketa hauek, orrialdeetan idatzi beharko ditugu ikasturtean zehar baina oraindik, ondo kontrolatzen ez dugunez, sarrera moduan idatziko ditugu.

viernes, 17 de octubre de 2014

Urriak 16 SAIO PRAKTIKOA

Gaur, lehen saio praktikoa izan da eta ordenagailuak lehen aldiz erabili ditugu.  Lehen saioa izan denez, irakasleak ikasturtearen hasiera honetan egingo duguna azaldu digu. Kasu honeta, bloga landuko dugu. Bloga lantzeko, bi blog mota egingo ditugu, bata bakarka eta bestea 4 ko taldeetan.


Blog bat zer den badakigu, baina ez dakigu nola egiten den, beraz, blog desberdinak ikusten aritu gara klasean. Hainbat blog ikusi ditugu, irakaslearena, pasadan urteko ikasleena, Mundakako Eskolako bloga...

Blogak begiratu ondoren, denek ideia orokor bat hartu dugu gutxi gora behera nolakoa nahi dugun gure bloga izateari buruz. Ondoren, banaka, blog-ekin dugun esperientzia eta hasiera honetan blogei buruz uste duguna esan dugu altuan.

jueves, 16 de octubre de 2014

URRIAK 16 SAIO TEORIKOA

Gaur, IKT irakasgaiaren lehen eguna izan da, eta hasteko, lehen egunean egiten diren aurkezpenekin hasi gara klasea. Ondoren,  lauhilabete honetan egingo dugunaren azalpenak eman dizkigu eta ebaluazio irizpideak agertzen ziren power point bat erakutsi digu.

Klaseaerik bukatzeko, ariketa bat proposatu digu. Denok begiak itxita, irakaslearen galderei erantzunak bilatu behar genituen irudien bitartez gure sormena landuz. Ariketa hau amaitzerakoan, orri batean idatzi behar izan dugu burura etorri zaiguna.