domingo, 19 de octubre de 2014

Urriak 17 SAIO PRAKTIKOA

Blog-ak zer diren ikusi ondoren, gaur gure bloga sortzen hasi gara. Guk, "blogger" programa erabiliko dugu hau sortzeko. Bloggerren sartu eta bakoitza bere bloga egiten hasi da, nahi duen izenburua, egitura etb. jarriz.

Denek gure bloga sortu dugunean, blogaren erabilera azaldu digu irakasleak. Zer den sarrera bat ( idatzitakoa publikatzen da eta hemen etiketak jarri ditzakezu. Gainera, idazterakoan automatikoki data agertuko da, sarrera berriena blogaren goiko aldean geratuz), zer orrialde bat (sarreraren antzekoa da baina hemen ezin daitezke etiketak jarri eta data bakoitzak idatzi behar du.


 Honetaz aparte idazten zoazen einean publikazio zaharrenak ez dira beherantz joaten), nola antolatzen den informazioa (dataren bidez edo etiketen bidez) , zertarako balio duen etiketa bat (sarrerak modu ordenatuan antolatzeko), zer den esteka bat (web orrialde bat zure bloguean jartzeko aukera ematen du orrialde horretara blogetik zuzenean joateko) ...

Azalpena ematerakoan, frogak egiten ibili gara, ikasteko hoberena bakoitzak egitea baita. Frogak egiten ibili ondoren, irakasleak azalpen txiki bat eta emandako klaseen hausnarketa bat idazteko eskatu digu. Klaseen hausnarketa hauek, orrialdeetan idatzi beharko ditugu ikasturtean zehar baina oraindik, ondo kontrolatzen ez dugunez, sarrera moduan idatziko ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario