viernes, 12 de diciembre de 2014

abenduak 12 SAIO PRAKTIKOA

 
Gaurko klase praktikoarekin hasteko, irakasleak datorren asterako egin beharreko lana azaldu digu. Saio teorikoko autoebaluazio eta koebaluazioa egin behar ditugu eta baita talde guztien aurkezpenaren ebaluaketa ere.

Ondoren, nire taldeak,  sites-eko baliabideen atala azaldu dugu eta hauek erabili ditugunean izan ditugun zailtasun eta erraztasnak baita ere. Horretaz aparte jendeari baliabide hauetariko batzuk nola erabiltzen diren azaldu diegu eta hauek azaltzen genituen heinean galderak egin dituzte. Azkenean, denen artean, baliabide ezberdinei buruz gehiago jakitea lortu dugu.
Honetaz gain, irakasleak bideo pisutxuei buruzko galdera bat egin du, bideo pisutxu hauek arazoak ematen dituztelako plataformetara igo nahi ditugunean. Bideo pisutxu hauei pisua kentzeko programak daudela atera da klasean eta hoien bitartez, nahi dugun bideoei pisua kenduz, nahi dugun plataformara igo dezakegu.

Hemen, bideoei pisua nola kentzen den erakusten duen bideo batekin uzten dizuet:



No hay comentarios:

Publicar un comentario